|
SOS AFRIKA
AFRIKAREKIKO ELKARTASUN
ZERBITZUA
ZER
DEN
1992. urtean Bartzelonan
sorturik, SOS AFRIKA elkartasuneko erakunde independentea da
-hau
da, gobernuz kanpokoa eta ez konfesionala-,
giza garapena eta, kultura, gizarte, ekonomia eta politika alorretan,
askatasuneranzko aurrerapena helburu dituen proiektu baten zerbitzura.
SOS AFRIKA,
inolako zalantzarik gabe, Afrikaren zerbitzura aritzen den erakundea,
eta oso bereziki, bertako neska-mutikoen zerbitzura, haiek baitira
askatasunezko etorkizun duinaren itxaropena. SOS AFRIKA
laguntza ematen diotenei esker da holako erakundea.
ZER EGITEN DUGUN
Afrikan, eraginkortasunez
lagundu diegu, laguntzen ari gara eta sostengatzen ari gara
Afrika
guk bezala aztertu eta harekiko ikuspen positiboa duten tokian tokiko
antolakundeen lana, jarduerak eta proiektuak. Nahiz eta gabezia
nabariak izan, haiek daude bertako egoerekin, kulturekin, hizkuntzekin
eta jendearen mentalitatearekin benetan trebaturik. Gehienak arazo
zehatzei emateko irtenbide zehatzen bila ibiltzen dira. Bestela
esanda, populazio autoktonoen egiazko asmoekin eta egiazko beharrekin
sintonian daude. Guri laguntzen diguzunean, haiei laguntzen diezu.
Europan, ohartze
jarduerak gauzatzen ditugu (hitzaldiak, mintegiak, erakusketak,
diasporako afrikarrentzako ikastaroak, elkartasun kanpainak, salaketa
ekintzak eta protesta ekintzak, e.a.), hemen ere aldaketa
handia eta portaera eta jarrera bihurketa (batez ere gobernuei
dagokienez) izan beharra dagoen uste osoa dugulako.
HELBURUAK
SOS AFRIKAk garapena askatze
prozesutzat, askatasun osoranzko aurrerapentzat, jotzen duenez,
erakundearen laguntza jasotzen duten gizon eta emakume afrikarrak,
kontzientzia solidarioa duten pertsonek lagundurik –Europatik–,
urratsak egiten ari dira, aurrera doaz, kate-mailak hautsiz, eta
lekuan berean lanean –Afrikan– populazio autoktonoen onerako eta
esparru guztietan.
Bai osasun eta elikadura
alorretan bai hezkuntza, nekazaritza eta kontzientziatze politikoaren
esparruetan nahiz bertako kulturak berreskuratzen eta sustatzen, e.a.
Gure lehen proiektua pertsona
eta beronen bizi baldintzen hobekuntza da. Haren askapenean
laguntzea gure helburu nagusia da.
KONPROMISOAK
SOS AFRIKAren
konpromisoa populazio afrikarren bizi baldintzak, haurrenak
bereziki, hobetu eta Afrikako Herrientzat askatasunen gizarteak
sortzeko laguntza ematea.
- Konpromiso horrek
gosetik, ezjakintasunetik, gabezietatik, miseriatik, zapalketetatik,
konplexuetatik, menpetasunetatik, esklabotzatik azken finean,
askatzeko jomugak izanarazten digu.
- Askapen horiek
funtsezkoak dira giza duintasuna, garapena, aurrerapena, askatasuna,
bakea eta gizaki guztien eskubide guztiak bermatzeko.
- Apustu hori
da SOS AFRIKAren jardunen benetako esanahia, justifikazioa eta xedea.
Apustu hori gabe gure
gizon-emakumeen lanak legitimotasun osoa galduko zuen Askatze
bidean dauden Herrialdeetan.
NOLA LAGUNDU
Zure laguntza behar dute. Behar
dugu. SOS AFRIKAri, kontinente afrikarrean elkartasuna eta
askatasunaren aurrerapena ahalbidetzen dituzten gizon-emakumeei
alegia, laguntza ematera animatzen bazara, honako bide hauek dituzu
aukeran:
- SOS AFRIKAko lankide
boluntario izan eta haren proiektuen alde egitea.
Zure alaitasuna eta ongizatea
partekatuko dituzu. SOS AFRIKAren laguntza eskatzen duten tokiko
elkarteen proiektuen finantzazioan parte hartuko duzu. Hilean egiten
duzun emakidaz benetako lankide boluntario bihurtuko zara:
elkartasunaren “atzeguardia” horretatik kooperatuko duzu
afrikarrek berek, tokian berean, baliabideak eduki ditzaten
etxebizitzak eta eskolak eraiki, ospitaleak hornitu, putzuak hondeatu,
haziak erosi, populazioaren artean ohartze kanpainak sustatu, bizitza
politikoa onbideratu, demokrazia eta elkarbizitzaren balioak bultzatu,
balio etnikoak indartu, beren autoestimua eta independentzia sustatu,
beren kultur ohitura onei balio handiagoa eman, e.a. egin ahal
izateko. Azken batean, askatasunaren aurrerapenean lagunduko duzu.
Mesedez, ahal baduzu:
Emaiezu laguntza elkartasuna gauzatzen
ari diren Afrikako gizon-emakumeei
- Afrikako haur baten aitabitxia
edo amabitxia izatea
Afrikako haur batzuek,
·
Ekuatore
Ginea
·
Kenya
eta beste zenbait herrialdetako
batzuek, badituzte aita-amabitxiak. Beste batzuek izan nahi dituzte.
Besoetako egite hau laguntza mutiko edo neskatxo bati bideratzeko
modua da eta guk haren argazkia eta eskutitzak helaraziko dizkizugu.
20 € hilean emanez, haurraren bizi baldintzak hobetzen lagunduko duzu.
Oinarrizko hezkuntza eta laguntza medikoa eskainiko dizkiozu,
etorkizuna hobetuko dizkiotenak. Zure laguntza beste haur batzuei eta
komunitate osoari ere onuragarri izanen zaie garapen integraleko
proiektuen bitartez.
Mesedez, ahal baduzu:
Hartu besoetan Afrikako haur bat
- Haur ongile izatea
"Haur elkartasuna"
da. Gurasoek Afrikako alababitxi edo semebitxi bat dutenean, haurrek
lagundu egiten ohi dute harentzako eskolako materiala erosteko 3 €
(500 pezeta) gehituz. Zuen seme edo alabak obra ona egitea nahi
baduzu:
Hartu besoetan Afrikako haur bat
- Erakundearen
(ikastetxea/parrokia/elkartea) laguntza ematea
Asko dira haur baten edo 2,
baita 3, haurren hezkuntzan eta prestakuntzan konprometiturik dauden
ikastetxe, parrokia eta elkarteak. On da beste asko konprometitzea.
Hartu besoetan Afrikako haur bat
- Noizean behin edo estutasun
kasuetan kolaboratzaile izatea
Halaber, gure elkartasun
kanpainen alde egin dezakezu erakundeari dohain bat eginez;
horretarako, hona hemen banku-entitate hauek:
CAJA MADRID:
2038-9900-60-6000446834
BANC
SABADELL: 0081-0114-40-0001171324
(besoetako
egiteetarako kontua)
BANESTO:
0030-2549-97-0000055271
BBVA:
0182-5734-30-0011500022
LA CAIXA:
2100-0835-12-0200503096
- Gure produktuetako zenbait
erostea
Kamisetak, orratzak, awalé
taulak, liburuak, Eguberrietako postalak, e.a.
Mesedez, ahal baduzu:
Ekarri zure elkartasun bihia
eta askatasun hazia

|
 |
| |
|
SOS AFRIKA
© 2001 · Ronda de la Universidad 20, 1-2 |
|
CAT-08007
BARCELONA (ESPAÑA) |
|
 |
93 412 66
77 |
 |
93 412 03
45 |
| |
|